Merkatu Txikiko diru banaketa

Lehengo asteko Artezkaritza Kontseiluan banatu zen Ikastolak gabonetako oporretan antolatutako Merkatu Txikiko irabaziak.

Helburu nagusiena ekonomikoa ez bazen ere, oso erantzun ona izan du aurtengo edizioak; 14.000 € baino gehiago lortu ditugu.  Saldu gabe gelditu den guztia Emaus Fundazioak jaso du; diru laguntza berriz  “Ibarratik misio taldea” , "Baptista Fundazioa" eta  “Tolosaldea Sahararekin” taldeen esku geratu da, dituzten egitasmoetan orain arteko lana eginez jarrai dezaten.

Eskerrik asko Merkatu Txikian parte hartu duzuen guztioi