Senegalen aldeko azoka

LH 6. mailako ikasleek, Eki proiektuaren barruan, Ingurumena gaian, Senegalen aldeko elkartasun azoka burutu dute. Ebaluazioan zehar eskulanak egin dituzte: pintxoak, eskumuturrekoak, giltzatakoak, bainu gatzak, markoak, orri markatzaileak... Ostiralean Senegalen askotan ibili den Jontxu Gorriti ikasle ohia aritu zaie hango berriak eta bizimodua kontatzen. Ondoren azoka burutu dute beraiek egindako gauzak prezio sinbolikoan saltzen gainontzeko ikasle guztiei. Arrakasta handia izan da erosle eta diru aldetik. Jasotako dirua Kaliku Fundazioari zuzenduko zaio, Senegalera bidal dezan.