Flandriako lagunak bisitan

Flandriako Hasselt herriko Humaniora Kindsheid Jesu ikastetxeko ikasleak Tolosan izan ditugu Batxilergo 1. mailako ikasleekin elkartrukean. Ekitaldi honen helburuak bi herrialdeak eta kulturak ezagutzea eta inglesa praktikatzea dira. Herrialde bakoitzetik 26na ikaslek hartu dute parte. 

Egonaldia aprobetxatuz, bisita batzuk izan dituzte flandiarrek eta euskaldunek: Tolosako Alde Zaharra, Donostiako Tabakalera, Igeldo jolas parkea, Haizearen Orrazia eta Txuri Urdin izotz pista eta Bilboko Guggenheim museoa eta Alde Zaharra. 

Beste aktibitate batzuk ere burutu dituzte: hondartzako boleia, euskal dantzak, eskupilota, herri kirolak, pintxopotea... Esperientzia oso polita izan da eta oso pozik aritu dira bi herrialdeetako ikasleak.