MONDRAGON UNIBERTSITATEAN ETA ULMA KOOPERATIBAN

Ikastolan egindako lanaren osagarri modura teknologia arloan unibertsitateak zer eskaintzen duen eta enpresetan nola gauzatzen den helburua zuen ekitaldia egin genuen joan den astelehenean, apirilaren 16an.

Mondragon unibertsitateak Batxilerreko ikasleentzat eskaintzen dituen bi tailerretan parte hartu genuen. Horietako batean Elektronikaren mundua jorratu genuen eta aparatu elektronikoentzat baliagarria den anplifikadorea muntatu zuten ikasleek binaka jarrita. Bestean, berriz, Informatikaren mundura gerturatu ziren. Android mugikorretan erabiltzen diren aplikazioak nola gauzatzen diren ikusi zuten eta aplikazio bat sortzeko pausuak eman zituzten.

Ikasleek gustura agertu dira unibertsitatean egindako lanarekin eta bertako instalazioekin ere.

Jarraian Oñatira joan ginen eta bertan ULMA kooperatibako Packaging eraikuntza bisitatu genuen. Alde batetik enpresa baten antolaketa eta langile beharrak azaldu zizkieten eta arlo teknolgikoko ikasketak egitera animatu, bai lanbide heziketan zein unibertsitatean, lan kualifikatu beharra dagoela eta. Ondoren enpresan egiten dituzten makina ikusgarriak ikusi zituzten gertutik eta haiek martxan jarri ere edukiontziak isteko modu diferenteak behatuz.

Ikasleek oso gustura hartu zuten parte enpresako bisita horretan galderak eginez eta atentzio handia jarriz.

Espero dugu ekitaldi honek lagunduko diela aurrera begira dituzten aukeraketa erronketan bidea zehazten, nahiz eta lan hori konplexua den eta laguntza gehiago ere beharko duten.