Kirol elkartearen partidu garrantzitsua

3. nazional mailako Laskorain areto futbol taldeak larunbat honetan liga eskuratzeko aukera izango du. Urte guztiko lanaren ondoren, Laskorainek asteburu honetan Usabal kiroldegian irabazten badu ligako titulua lortu du. Futbol partidua arratsaldeko 16:00etan izango da, eta bertara joatea animatzen zaituztegu.

Gerturatu zaitezte ikastolako kamiseta horiarekin! Bertan, saski baten zozketarako errifak salgai egongo dira, euro batean. 

Ea Usabalgo harmailak betetzen ditugun eta helburua guztion artean lortzen dugun.