Mendi ibilaldia maiatzaren 20an

Kilometroen antolaketa batzordetik, Mendimetroak Erronka ekimenean parte hartzeko gonbidaopena jaso dugu.

Ekimen hau maiatzaren 20ean izango da eta Gipuzkoako Ikastola bakotitzak, inguruan duen mendi batera ibilaldia antolatuko du eta bertan Kilometroetako logoarekin argazkia aterako dute.

Laskorain ikastolatik LIZARDIKO monumentuan aukeratu dugu aipaturiko argazkirako.

Hauxe gure proposamena:

10:00etan Ferialekutik abiatu (San Esteban auzoa).

Lizardiko monumentuan argazkia eta hamaiketakoa.

Ondoren bi aukera:

- Tolosara jeitsi

- Urkizura igo eta Monteskutik barrena Tolosara jeitsi (14:00ak aldera).

Zenbat lagun elkartuko garen jakiteko, ondorengo esteka betetzea eskertuko genizuke.