LANBIDE HEZIKETAKO TAILERRETARA LANERA

Joan zen ostiralean, maiatzaren 4ean, batxilergo 1eko 29 ikasle Tolosaldeako Lanbide Institutuan izan ziren eta han antolatutako tailerretan parte hartu. Ikastolan lantzen dituzten gaien alderdi praktiko errealagoa landu ahal izateko egin ohi dugu urtero horrelako jarduera. Bertan, etxe bateko instalazio elektrikoa montatzeko paneletan aritu ziren alde batetik, bestetik mekanizatuko tornu eta fresadoran aritu ziren, eta azkenik galdaragintzako soldadura, laser ebakitzailea, plegadora, e.a ezagutu eta manejatu zituzten.

Ikasleek oso balorazio positiboa egin dute jarduera honena. Gure eskerrik beroena Tolasaldeako Lanbide Heziketa Institutuari.