Bertizera eskursioa

Ikasturte amaiera gerturatzen ari da eta eskursioak egiten hasi gara. LH 5. mailako ikasleak Bertizeko (Nafarroa) natur parkean izan dira. Bertan aktibitate desberdinak izan dituzte bertako monitoreekin: maketa eta bideoa ikusi, lorategian zehar pista jokoa, basoaren bisita hainbat joko eginez eta karobia, txondorra eta hegaztien begiralekua ikusiz... Denbora librean jolaserako aukera ederra izan dute, eguraldia lagun.