Baso eskolarekin hasi gara

Lau urteko lagunak bi aste daramatzate dagoeneko Baso Eskola proiektuaren pilotagean, Elosegi Parkean. Zuhaitz ezberdinak

ezagutu, xomorroak aurkitu, elkarrekin jolastu, esplorazioan jardun ...

Esperientzia oso ona izaten ari da. Lau urteko bi talde elkarrekin joaten dira, ikastolako hiru irakasleekin eta bertan, Elosegi Parkean,

Ekoguneko bi langile ere egoten dira beraien jakintza gurekin partekatuz.

Gure helburua Basoan konfiantza (norberarena, besteena eta ingurunearena) garatzea: behatu, arakatu, jolastu, ikertu, sentitu, bizi, zaindu ... da.