Algaraklowneko lagunen alde

Igandean ospatuko dugun Ikastolaren egunean, Algaraklown izeneko ospitaleko pailazoen elkartearen inguruko zenbait ekimenetan parte hartzeko proposamena jaso dugu ikasle ohi batzuen eskutik.

Algaraklown elkartearen berri eman eta elkartearentzat laguntza eskuratzeko asmoarekin, Lehiaketa bat, pailazo sudurren salmenta eta mosaiko baten osaketan parte hartzea proposatu digute.

Beraz, urteroko Ikastolaren eguna apur bat gehiago alaitu eta bide batez borondatez aritzen diren pailazo talde honi laguntzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Animatu, eta izan gaitezen guztiok algara!

Indarrak batuz, irriak lortuz!

 

  • Lehiaketa: kutxa batean dauden pailazo sudur kopurua asmatu behar da. Asmatzen duenarentzat La Perlara joateko 10 saioko txartel bateko saria daukagu. Inork ez badu asmatzen, gehien gerturatzen direnen artean (zifra pasa gabe) zozketatuko da saria. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra edozein kopuruko ekarpen ekonomikoa egitea da, lortutako diru guztia Algaraklownentzat izanik. Lehiaketa hau, 15:00etatik aurrera jarriko da abian.

  • Pailazo sudurren salmenta: Lehiaketarekin batera, elkarteak egiten duen lana azalduko dute, eta pailazo sudurrak salduko dituzte, euro baten truke. Sudurren bidez lortutako diru hori ere elkartearentzat izango da.

  • Mosaikoa: 17:30ean, ikastola osoa bilduko gara sudur guztiekin mosaiko polit bat egiteko. Patioan bildutako jende guztiarekin Algaraklowni elkartasun mezuak bidaliko dizkiogu.