Triku baten istorioa

Haur Literatur astea ospatzeko, ekintza ezberdinak egin genituen Ikastolan: gustuko liburuak gelara ekarri eta lagunei etxera eramateko utzi, ipuinak kontatzeko eta sortzeko era ezberdinak ikasi, bakoitzak bere istorioa sortu, ipuin bat idatzi eta marraztu , grabatu, gurasoak ipuinak kontatzera etorri ,baita aditu bat ere.

Honez gain, Tolosako Haur Liburutegitik, ekintza ezberdinak aurrera eramateko eskaintza luzatu ziguten. Hala nola, “Triku baten istorioa” liburua gelan irakurtzea eta taldeka mural bat egitea, ipuina oinarritzat hartuta. Mural guztiekin, erakusketa bat egin zuten liburutegian. Bukatzeko, gustuko mural bat hartu zuten eta hauen jabeei ipuin sorta bat oparitu.

Talde hau, gure ikastolako 4 urteko laguntxoak izan dira. ZORIONAK!