Azken txanpa

Azken aste honetan, ikasturteari bukaera berezi bat emate aldera, ekintza desberdinak antolatu ditugu.

Hala nola, DBHkoek jolas desberdinak antolatu dizkie Haur eta Lehen Hezkuntzako lagunei, horien artean ur festa.

Gainera, asteartean, Zeberio - Solinis familiako kideak kontzertu bat eskaini ziguten  guztiontzat patioan.

Iazko urteko esperientzia errepikatuz, aurten ere,  ikaragarri gozatu dugu, abestuz eta dantzatuz. Mila esker!