Bizikletaz Mugikortasun Astean

Mugikortasun Astearen barruan, LH 6. mailako neska-mutilek saio praktiko bat burutu dute bizikletaz ibiliz herrian zehar, Udaltzaingoaren bi ordezkarirekin gidaritzapean. Bidegorri, zebrabide, errepide, 30 gune, espaloi eta abarretan nola ibili behar duten azaldu diete ikasleei. 

Adin honetan gero eta autonomoagoak  dira  eta bai herrian zehar mugitzeko bai eskolara joateko bizikleta da erabiltzen den garraio mota askotan kezkak, jokabide ez egokiak eta arazoak sortuz.