Kilometroetan, gure ikasleak Erronkan lehiatu dira

Ez dugu igandean igaro genuen eguna berehalakoan ahaztuko. Laskorain Ikastola ordezkatuz, DBH 4ko 16 ikasle eta 2 irakasle/ kapitain izan ziren Urretxu-Zumarragako Ikastolak antolatu zuen Kilometroak jaian. 

Egunean zehar beste 17 ikastolatako taldeekin ibili ziren lehian ibilbidean zehar banatutako espazioetan eta, bukatzeko, Urretxuko igerilekuan jokatu zuten final handia. Goizeko ekintzetan biziki ondo aritu ziren, eta finalean, aldiz, ez zuten azken proban klasifikatzeko aukerarik izan.

Hala ere, egun zoragarria pasa genuen eta bikain aritu zen 18 lagunez osatutako taldea. Hauek izan dira aurtengo erronkariak:

Iker Izagirre, Nahia Lopez, Ainhoa Domeño, Ane Aramburu, Ane Gantxegi, Garazi Gil, Iker Iribar, Izaro Arrate, Julen Lopez, Libe Irazustabarrena, Maddi Aleman, Unax Odriozola, Iker Esnaola, Oihan Calahorra, Unax Marotias eta Uliana Olano ikasleak, eta Ainhoa Artolazabal eta Asier Mujika irakasle eta kapitainak.

AUPA ZUEK!!!!