Bretainiako ikasle eta irakasleak gure artean izan dira

Beste urte batez, gure artean izan ditugu Ar Releg-Kerhuon-eko Diwan ikastetxeko ikasleak, DBH 3 eta 4ko frantseseko ikasleekin trukean. Euskal Herriko hainbat txoko ezagutu dituzte eta, bestalde, elkarlanean ere aritu gara 2 egunez. Lehen egunean, Bretainiako bizitzari, kulturari, hizkuntzari eta historiari buruzko azalpenak prestatu eta eman zizkieten DBH 2ko ikasleei eta olinpiadak ere egin genituen. Azken egunean, aldiz, Donostia bisitatu dugu ikasle euskaldunek gidatutako bisita baten bidez.

Horrez gain, gaztelera praktikatzeko eta gure familietan, bereziki, euskarak duen errotze maila ezagutzeko aukera izan dute. Aipatzekoa da euren hizkuntza (bretoiera) eta gurea hizkuntza gutxituak direla, eta bi errealitate oso desberdin ezagutzea eta partekatzea oso aberasgarria dela ikasle guztientzat.

Aurten, denera 66 ikaslek eta 6 irakaslek hartuko dugu parte. Apiril aldera  gu joango gara euren etxeetara, beraz, laster arte!

Kenavo!!!