Nola joan gintezke Errusiara?

Haur Hezkuntzan, ikasturte honetan, dugun helburu nagusi bat, hiru bost urte bitarteko haurrak proiektu bera jorratzea izango da, noski gaitasun maila ezberdinetan. Hiru urtekoak, urtarrilean hasiko dira proiektuetako lanketan.

Azkeneko aste hauetan, garraio bide ezberdinak ezagutzen ibili gara. Errusiarako bidean, Argitxo topatu nahian ibili gara, baina nola iritsi ote da Argitxo horren urrun? Bizikletaz, kamioiez, globoz, hegazkinez, itsasontziz … guraso batek proposatu zigun erronka denon artean kezka argitzeko.

Guraso bat izan dugu Errusiara egindako bidai bat kontatzen eta esperientzi oso aberasgarria izan da.

Honez gain, lehengo astean, Tolosaldea autobusean ibili ginen, garraio bide hau gertutik ezagutzeko.

Baina nolako garraio bideak nahiko genituzke izatea gure ikastolan? Nola egingo genitzake?  Gure patioa apaintzeko garraio bideak ere egin ditugu, gure txikiak margolari lanetan ibili dira.