Liburuak Tipi Tapa

Liburutegi mugikorra jarri dugu ikastolan. Haur Hezkuntzako geletan txoko bakoitzari dagokion liburuak ditugun arren, astean behin liburutegi momentua ezartzea erabaki dugu.

Bertan, gai ezberdinak lantzeko  liburuak ditugu eta mota ezberdinetakoak: ilustrazioa soilik dutenak, komikiak, lehengo irakurketak egiteko liburuak, ipuin klasikoak, sentipen ipuinak … Talde guztiak  liburuez gozatzeko momentua.

Tolosako liburutegiak laguntza eskaini digu eta  hiru astetik behin liburuak aldatuko ditugu, aniztasuna izan dezagun.