Kanbokoak gure artean

Zazpigarren urtez, Kanboko ikastolako DBH 1. mailako ikasle eta  irakasleak izan dira aste honetan asteazkenetik ostiralera Tolosan, bi ikastolen artean antolatutako trukean.

Helburu ludiko-kulturalak ditu ekintza honek: Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasleen arteko harremanak estutu eta bi aldeetako euskaldunak, euskara eta bizimoduak ezagutu. Hainbat ekintza burutu zituzte bi ikastoletako ikasleen artean: Olinpiadak, Altzora irteera, Tolosa ezagutu, serigrafia tailerra egin...

Esperientzi oso aberasgarria izan da gure ikasle eta familientzat