Tolosako Haur Liburutegira bisita

Bost urteko haurrak aste honetan Tolosako haur liburutegira joan dira.

Bertan,  20- 30 minutuko bisita gidatu bat izan dute. Ekimen honen helburua, haurrak txiki txikitatik herriko liburutegia ezagutu eta bertako zerbitzuei buruzko informazioa jasotzea da.

Bisitaren bukaeran irakasleak aurretik landutako liburu bat kontatu die.