Zientziarekin solasean!

Urriaren 30ean, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan top@DIPC – Zientziarekin solasean! zientzialari eta ikasleen arteko solasaldien X. edizioa ospatu zen. Ikastolatik, Batxilergo 2. mailako Xabat Iruin, Ane Iturria, Maialen Amunarriz eta Leire Bengoetxea ikasleak eta Ainara Barriola irakaslea izan ziren bertan.

 

Solasaldi horien helburua ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea da eta, horretarako, zientzialari famatu batzuk egin ziguten bisita. Klaus Von Klitzing, Fisikako Nobel sariduna, 1985ean; Mairi Sakellariadou, uhin grabitazionalen ikertzailea; eta Maria Vallet-Regí, 2018ko Jaime I.a Erregea Saria Oinarrizko Ikerketan jaso zuena izan ziren gonbidatu gisa; euren esperientzia profesionala partekatu zuten ikasleekin eta galderei erantzun zieten.