Nor gara

Laskorain Ikastola, 0-18 urte bitarteko ikasleen hezkuntza beharrei erantzun egokia ematearren, 1967an herri ekimenaren bidez sortutako erakundea gara.

Langile talde konprometua erakunde lagunekin eta gurasoekin, elkarlanean ari gara hauen seme-alaben heziketa laguntzeko eta osatzeko; Konfiantza ardatz duten pertsonen hezkuntzan lagundu nahi dugu, emozionalki adimentsu eta zoriontsuak izan daitezen; bere bizitza proiektuaren jabe, konpetenteak eta ekintzaileak mundu solidario bateko gizarte euskaldun, auto-eratu, kooperatibo eta teknologiko batean.

IKUSMIRA

Laskorain Ikastola erreferentziazko ikastola izan dadin nahi dugu. Bertatik aterako diren ikasleen ahalmen pertsonal, akademiko zein profesionalak potentziatuko dituelako. Hauek euskaldun jatorrak izan eta euskal gizarte on baten eraikuntzarako konpromezu zuzena dutelako ezagutuko dira.

Eta hori, beraien eskura baliabide egokiak dituzten, maila pertsonal, tekniko eta dedikazio handiko irakasleekin eta inplikazio zuzena eta laguntza ematen duten gurasoekin eta beste gizarte eragile laguntzaileekin lortuko dugu.