TEKNOLOGIA ARLOA, ABANGOARDIAN

IKASLEAK PROGRAMAZIOAN ETA AUTOMATIZAZIOAN ARI DIRA, SORMENEZ HELTZEN TREBATZEKO ERRONKA TEKNOLOGIKO BERRIEI

Cansat LaskorainInformazio- eta komunikazio-teknologiek azken urteetan gure ikasgeletan izan duten garapena aipagarria da. Korronte horren abangoardian joateko, etengabe eraberritzen ari gara Laskorainen Teknologiako eta IKTko ikasgaietan, maila guztietan.

Gure ikasleek programazioaren eta automatizazioaren munduan beren hastapenak egin ditzaten, lanean dihardugu etengabe. Bide horretan, Arduino kode irekiko plataforma elektronikoa aukeratu dugu lanerako erreminta bezala [ikusi bideoa hemen].  Software eta hardware erabilerrazean oinarritutako tresna hori proiektu interaktiboak egiteko eta helburu pedagogiko ezberdinak lortzeko ezin aproposagoa dela deritzogu. Proiektuen artean soinu eta argi jokoak, mugimendua duten maketa eta objektuak, sentsore bidez kontrolatuak, urrutirako aginduaz kontrolatuak eta abar aipa ditzakegu.

Bestalde, diseinu nahiz industria munduan indar nabaria hartu duten 3D inpresoren munduan ere murgildu gara [ikusi bideoa hemen]. Modu horretan, ikasleek aukera izango dute beraiek diseinatu eta marraztutako diseinuak inprimatu eta proiektu edota prototipoak egiteko [ikusi bideoa hemen].

Hainbat gaitan (pneumatika, elektrizitatea, egiturak,...) alderdi praktikoa gehiago jorratzeko, inguruko beste eskolekin (Tolosaldea LHI, Mondragon Unibertsitatea,...)  harremanetan gaude eta haiek dituzten giza baliabide eta baliabide teknologikoak gure eskura jartzen dizkigute.

Lan horiek denak bideratzeko Proiektuetan Oinarrituetako  Ikasketa (PBL) erabiliko dugu. Ikasleak erronka baten aurrean jarriko dira eta, sormena bultzatuko duten erremintak erabiliaz, irtenbidea proposatuko dute, diseinatu, planifikatu, egin eta emaitza eta prozesua bera ebaluatu. Hau guztia borobiltzeko, aurten, DBH 3. eta DBH 4. mailako ikasleak Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzera animatu ditugu. Ekimen hau gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera. Bidean, unibertsitate ezberdinetako ikertzaile profesionalak izango dituzte gazteek bidelagun, lana bideratzen laguntzeko.

Laskorain Ikastolaren erronka, arlo honetako berrikuntza guztiei ikasmailaz ikasmailako garapen mailakatua ematea da, horrela, ikaslea urtetik urtera urratsak emanez joan dadin eta gaiaren inguruan duen jakintzaren sakontasuna areagotu. Horretan ere ikasleek, bizimoduak aurrean jarriko dizkien erronka teknologikoei, sormenez eta trebeziaz heldu diezaieten.

Ikasleak lanean iruditan ikusteko:

2017-2018 ikasturtean:

  • Goierri eskolara bisita hemen
  • CanSat proiektuan lanean hemen
  • Lanbide Heziketara bideratutako DBH4ko taldea lanean hemen

2016-2017 ikasturtean:

  • Pneumatikako praktikak hemen.
  • 3D inprimagailuaren muntaketa hemen.
  • Goierriko Zientzia Astean hemen.

Hemen dituzue ikusgai gurean eta gure ikasleek egin dituzten robotikako zenbait lan: