Abesbatza

lask abesbatza

Historia handiko abesbatza da gurea.

Bi taldez osatuta dago Laskorain Ikastolako abesbatza, LH 3 eta 4koak (50 lagun) eta LH 5, 6 eta DBHkoak (50 lagun). Zuzendaria musikako irakaslea Naiara Mintegia da, ikasle-ohia.

Abeslarien maila teknikoan gora egin nahian jarraitzen dugu eta astean lau entsaio egiten ditugu bi taldeen artean, kasu gehienetan eguerdiko tartea aprobetxatuz.

Asteroko entseguez gain, emanaldiak, irteerak, egunpasak, elkartrukeak, etab. egitea oso garrantzitsua da abesbatzaren maila mantendu edo igo dadin eta taldeko giroa indartzeko, eta horretan aritzen gara urtero.

Euskal Herritik kanpo egin dugun azken irteera Bartzelonakoa izan da,  oso esperientzi polita eta motibagarria guztiontzat. Informazio gehiago nai izan ez gero gure bloga ere badugu: http://laskabesbatza.blogspot.com.es/