Eleanitz Proiektua

 

HIZTUN ELEANITZAK HEZTEN

 

Euskaratik abiatuta, hiztun eleanitzak hezteko helburuz, Laskorain ikastolak bere egin zuen ELEANITZ proiektua 1991/92 ikasturtean. 

Egitasmo honen xede nagusiak anitzak dira. Besteak beste, hizkuntzak menderatzea Europan integratzeko eta  bizitzeko beharrezkoa izanik, euskara eta gaztelaniaz gain, beste hizkuntzen ezagutza eta erabilera erdiestea eta eleaniztun izateak dituen abantailez baliatzea: komunikaziorako gaitasuna handitzeko, hizkuntzak erraztasunez ikasteko, pentsaera kreatiboagoa bultzatzeko eta, ondorioz, pertsona adimenez malguak hezteko.

Hori guztia lortzeko murgiltze goiztiarra izanik  biderik aproposena, gure ikasleak 4 urterekin hasten dira ingelesa lantzen, eta 12 urtetik aurrera frantsesarekin aritzeko aukera ere badute. Hasiera batean jolas, abesti eta ipuinen bidez egiten da, eta pixkanaka-pixkanaka, elkarren arteko komunikazio arrunta ingelesez edo frantsesez izateaz gain, eskola gaiak jorratzeko   erabiltzera ere iristen da, ingelesaren kasuan, behintzat. Hau da, ingelesa beste arlo batzuk ikasteko hizkuntza bilakatzen da, horien artean: musika, plastika eta  literatura gaiak eta GIZARTE, IKT eta  MUNDU GARAIKIDERAKO ZIENTZIAK ikasarloak.

 

ADINA INGELESA/INGELESEZ FRANTSESA
4-6 Ready for a story  
6-8 The Adventures of Hocus and Locus  
8-10 Story Projects  
10-12 The Explorers  
12-14 EKI Subject Projects FRANTSESA
14-16 FRANTSESA
16-18
  • INGELESA B2
    (FIRST CERTIFICATE mailako prestakuntza)
  • SCIENCES IN SOCIETY ) (mundu garaikiderako zienziak)
FRANTSESA

 

Atzerriko bi hizkuntza horiek indartzeko eta eleanitz proiektuaren helburuetara iristeko eskola trukeak ere baditugu: frantsesa ikasten duten ikasleen kasuan, urteak dira Bretainiako  eskola batekin egiten dugula eta ingelesaren kasuan, berriz, Erasmus + egitasmoan murgildurik gabiltza.

 

ETWINNING PROIEKTUAK

Bigarren urtez, DBH 4. Mailako “IKTak ingelesez” ikasgaia hautatu duten ikasleak eTwinning proiektuetan parte hartzen ari dira. eTwinning Erasmus+ programaren atala da, Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako duen programaren atala. Bere helburua eTwinning-en parte hartzen duten herrietako irakasle-ikasleen arteko ideia trukea eta lankidetza sustatzea da eta  IKTen bidez harremanak erraztea.

 

 

Aurtengo ikasleek bi proiektutan ari dira lanean:

  • “Similar or different cultures? Let’s find out” Turkiako Kayı Okulları ikastetxearekin elkarlanean. Gazteek dituzten zaletasun kulturalen inguruko informazioa trukatuko dute.

  • “Teens Time”, Europako sei ikastetxeekin batera gazteek gazteentzat idatzitako aldizkari digital batean egingo dugu lan. Hauek dira ikastetxeak:

    • Slovakiako Gymnázium.

    • Toledoko IES Enrique de Arfe.

    • Italiako IISS S. Pertini - L. Montini - V. Cuoco

    • Lithuaniako Alytaus Adolfo Ramanausko-Vanago gimnazija

    • Turkiako Namik Kemal Li̇sesi̇

    • Turkiako Bursa Zeki Müren Güzel Sanatlar Lisesi