Azken berriak

Eskola Kiroleko asteburuko partidak

Asteburu honetan eskola kirolaren barne egingo diren partiden egitaraua duzue hementxe. Otsailak 7ko partidak hemen >>

Iñauterietako danborrada- azken entsaioa

Entsaio orokorra otsailaren 8an, igandean, izango da. Entsaio hau Trianguloan izango da goizeko 11:00etan eta bakoitzak bere danborra eraman behar du (ez ahaztu gerrikoa eramateaz). Euria egingo balu, entsaioa Zerkausian izango litzateke.

Danborradako egunean berriz, Otsailaren 14ean, Geltoki kalean  elkartuko gara arratsaldeko 16:30ean. Ilaratan txukun jarri ondoren, danborrada arratsaldeko 17:00etan abiatuko da.

Ikastolako neska mutilak, hiru taldetan antolatuko ditugu:

Ate irekiak ikastolan

ATE IREKIAK JARDUNALDIA: Urtarrilak 31, 11:00etan

LEKUA: Laskorain Ikastolako Sakramentinoak etxe berrian.

NORENTZAT: Datorren ikasturterako matrikulatuko diren guraso berrientzat. Bertan elkar ezagutu eta ikastola ikusteko aukera izango duzue. Gainera, SUN MAGOA izango dugu gure txikiekin jolasean. 

 

DBH matrikulazioa

ATE IREKIAK JARDUNALDIA: Otsailak 2, 18:00etan

LEKUA: Laskorain Ikastolako Usabal etxean.

NORENTZAT: Datorren ikasturterako matrikulatuko diren DBHko ikasle eta heuren gurasoentzat. Bertan elkar ezagutu eta ikastola ikusteko aukera izango duzue.

 

Orriak