Azken berriak

Iñauterietako danborrada- azken entsaioa

Entsaio orokorra otsailaren 8an, igandean, izango da. Entsaio hau Trianguloan izango da goizeko 11:00etan eta bakoitzak bere danborra eraman behar du (ez ahaztu gerrikoa eramateaz). Euria egingo balu, entsaioa Zerkausian izango litzateke.

Danborradako egunean berriz, Otsailaren 14ean, Geltoki kalean  elkartuko gara arratsaldeko 16:30ean. Ilaratan txukun jarri ondoren, danborrada arratsaldeko 17:00etan abiatuko da.

Ikastolako neska mutilak, hiru taldetan antolatuko ditugu:

Ate irekiak ikastolan

ATE IREKIAK JARDUNALDIA: Urtarrilak 31, 11:00etan

LEKUA: Laskorain Ikastolako Sakramentinoak etxe berrian.

NORENTZAT: Datorren ikasturterako matrikulatuko diren guraso berrientzat. Bertan elkar ezagutu eta ikastola ikusteko aukera izango duzue. Gainera, SUN MAGOA izango dugu gure txikiekin jolasean. 

 

DBH matrikulazioa

ATE IREKIAK JARDUNALDIA: Otsailak 2, 18:00etan

LEKUA: Laskorain Ikastolako Usabal etxean.

NORENTZAT: Datorren ikasturterako matrikulatuko diren DBHko ikasle eta heuren gurasoentzat. Bertan elkar ezagutu eta ikastola ikusteko aukera izango duzue.

 

Bisioa Ikaskuntza Arazoetan

Datorren astean zehar, prebentzioari eskaintzen diogun alorrean, Teresa Olabarria optometrista izango dugu gure artean. Berak, 5 urteko ikasle guztiei bisio azterketa egingo die.

Honez gain, Urtarrilak 29 arratsaldeko 5.30ean Sakramentinotako etxe berriko gela nagusian “BISIOAK IKASKUNTZA ARAZOETAN DUEN ERAGINAZ” hitzaldia eskainiko du.

Orriak