Azken berriak

Udazken tailerra

Udazkenean murgildu gara eta dagoeneko gure bazterrak udazken kolorez margotzen hasiak dira.

Aurreko astean, hiru urteko ikasleak Zabalarretan jolasean eta dantzan ibili ziren urtaro hau zentzumenen bidez ezagutzen.

Euskara ordezkariak prest

Ikasturtearekin batera hamaika dira datozkigun erronkak , egitekoak, ekintzak .

Horietan guztietan aritzeko, euskaratik eta euskaraz, ezinbestekoak dira euskara ordezkariak. Hona hemen LH eta BHko euskara ordezkaritza. Ardura hartu dute eta egitekoetan gogotsu, euskaraz bizitzen jarraitzeko ezinbesteko katea baita giltzarri.

Baratza

Asteazken goizean, lau urtekoak ikastolatik atera eta San Blaseruntz abiatu ziren. Bertan, baratza ezberdinak ikusi eta landatuta zeuden hainbat barazki behatu zituzten.

A ze sorpresa bertara iritsi eta aurreko gauean Argitxo bertatik pasa zela jakin eta opari gisa landare ezberdinak utzi zizkiela ohartu zirenean !

Orriak