Azken berriak

Hemen dator Korrika!

Tipi-tapa Tipi-tapa Korrika! Hemen gaude, euskararen alde!

Gozatu ederra hartu dugu gaur goizean. Ikastolaren kilometroan lekukoa Kanboko Xabaldor Kolejioko eta Laskorain Ikastolako bi ikaslek eman dute, Argitxoren laguntzarekin.

Laskorain Txarangak giro bikaina jarri du, eta gaur gauean ere Tolosako kaleak girotuko ditugu.

Kazkabarrak lekukoa gaueko 22:25ean hartuko du, suhiltzaileen biribilgunetik Urrutitxora. Bertara gerturatzea animatu nahi zaituztegu.

Eta igandean denok Donostiara!

 

 

Orriak