Txokolatada datorren astelehenean

5 urteko ikasleak, "NOLAKO HONDAR GUNEA NAHI DUGU?" proiektuan ari gara buru belarri,  lanean hasi garenean patioko hondar gunean materiala falta zaigula ohartu gara.

Ikasleek azkar topatu dute ordea irtenbidea: txokolatada prestatu eta bertan lortutako diruarekin materiala erostea.

Beraz, txokolatada goxo bat prestatuko dugu astelehenean, urriaren 21ean,  arratsaldeko 17:00etan, jolastokian, euro baten truke baso bat txokolate eta bizkotxoa salduko dugu.

Gutxigorabeherako kopurua jakiteko, etortzeko asmoa izanez gero ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.

Denok gonbidatuta zaudete.