Kataluniar herriarekiko elkartasunez

Gaur, ostirala, ikastolako langileek kontzentrazioa egingo dute, 12:45ean Sakramentinoetan eta 13:30ean Usabalen, kataluniar herriarekiko elkartasunez.

Larrialdi demokratikoa bizi dugu: espainiako auzitegiak kataluniar subiranistei ezarritako espetxe zigorren ebazpenaren aurrean ezin dugu besoak gurutzatuta geratu. Guztion eskubide zibil, politiko eta kolektiboak dira kinka larrian daudenak. Hau dela eta, Ikastolako Artezkaritzak familiak animatu nahi zaituzte, injustizia hau kalean, modu baketsuan salatzera, bat eginaz Gure Esku herri ekimenak larunbaterako egin duen deialdiarekin, baita herrian antolatutako ekintzekin ere.