DBH 1ekoak Aralarren

Tolosako Casino elkarteak antolatzen duen Mikologika ekimenaren baitan, Tolosako ikastetxeetako DBH 1eko ikasleek mendi-irteera egin zuten joan zen ostiralean. Aranzadi Zientzia elkarteko eta Casino Elkarteko kideeen laguntzaz Aralarreko basoetan perretxikoak eta onddoak bildu eta ezagutzeko aukera izan zuten gure ikasleek. Onddoek eta perretxikoek bizitzaren zikloan duten garrantzia ezagutzeaz gain, haiekiko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da irteera honen helburu nagusia.

Larunbat goizean Trianguloan jarritako erakusketan ikusgai izan zen gure ikasleek Aralarren bildutakoa.