Zuhaitzak ezagutzen

DBH3ko Ingurumen Tailerreko ikasleak Euskal Herrian ditugun zuhaitzak ikasten aritu dira 1.ebaluaketan. Behin izenak eta irudiak barneratuta, kanpo ingurunera irten eta gure lurretan ditugun zuhaitzak identifikatzeko ordua iritsi da.

Asmo horretan egin dute irteera Uzturre ingurura. Zenbat zuhaitz ezagutzeko gai izan ote dira? Topatu ote dute espero ez zuten beste espezieren bat?