Jan Tolosaldeko sariak banatu dituzte

Tolomendik Jan Tolosaldea ekimenaren baitan bideo-lehiaketa bat antolatu zuen, gaztetxoentzat. Leihaketa horretan parte hartzeko, bideo bat egin behar zen "Zein kolore du bertakoak?" gaia landuta. 

Gure ikastolako ikasleek bakarrik hartu dute parte eta, beraz, sari guztiak haiek eman dituzte. Alde batetik, DBH 1eko neska talde batek hartu zuen parte eta, bestetik, DBH 3n Komunikabideak ikasgaia egiten duten ikasleek.

Hauek dira irabazleak eta eraman dituzten sariak:

DBH 1-2 kategorian: Elene Bidaurre Lozano, Inge Goenaga Gorostiaga, Inge Iturbe Carrera, Izaro Orkaiztegi Urkola, Martina Auzmendi Gurrutxaga, Maddi Gurrutxaga Arregi eta Intza Elizalde Larrartek osatutako taldea. Saria: Kide guztientzat Zumardiako urteko bazkidetza eta bi ikastarotan matrikula. 

DBH 3-4 kategorian: Epai mahaiak lehenengo eta bigarren sariak ematea erabaki du: 

    • 1. saria: Maddi Jauregi Urbieta, Ainhoa Altuna Telleria, Mara Arruti Mujika, Ione Maiza Iraeta eta Oier Gastesi Tolosak osatutako taldea. Saria: Kide guztientzat Bizi Bizikik eskainitako abenturaz betetako asteburu pasa.
    • 2. saria: Unax Aginaga, Ibai Vaquero, Ibiur Etxeberria eta Mikel Toledok osatutako taldea. Saria: Kide guztientzat Zumardiako urteko bazkidetza eta ikastaro batean matrikula.

Publikoaren saria: Elene Bidaurre Lozano, Inge Goenaga Gorostiaga, Inge Iturbe Carrera, Izaro Orkaiztegi Urkola, Martina Auzmendi Gurrutxaga, Maddi Gurrutxaga Arregi eta Intza Elizalde Larrartek osatutako taldearentzat. Saria: Otarra eta Ustiategira bisita.

 

Hemen dituzue irabazleen bideoak eta hemen antolatzaileari egindako elkarrizketa