Inauterietako haur danborrada

Urtero bezala, Inauterietako danborradaren prestaketekin hastera goaz. Danborrada hau Inauterietako larunbatean izango da, otsailaren 22an.

Entsaioak eguerdiko 14:00etatik 14:45era izango dira.

LH1 eta LH2 mailetakoak asteartetan Sakramentinoetako patioan: urtarrilaren 28an eta otsailaren 4 eta 11ean.

LH3. mailatik aurrerakoak ostiraletan Usabalgo areto nagusian: urtarrilaren 31ean eta otsailaren 7 eta  14an.

Otsailaren 16ean, igandean, entsaio orokorra burutuko dugu Trianguloan goizeko 11:00etan. (Euria egingo balu, Zerkausian izango da).

Danborradan parte hartu nahi duzuenok, urtarrilaren 17rako eman behar duzue izena, eta horretarako ondorengo esteka bete behar duzue.

Ikastolako neska mutilak galtza zuriekin, txilaba edo blusa koloredun batekin eta ikastolan banatuko dugun lastozko txapela eta zapi horiarekin joango zarete jantzita.

Entsaioetara gerriko bat ekarri behar da danborra eusteko!

*Kosakoak: Entseguak larunbatetan izango dira: urtarrilak 18 eta 25 eta otsailak 1 eta 8an  Musika eskolan 15:30ean. Interesa duena lehenengo entsegan eman behar du izena.