Ikastolaguna

Jakina da gure ikasleek euren etorkizuna irudikatzea ez dela lan erraza izaten eta ondorioz, ezinbestekoa dela ahalik eta informazio ,esperientzia,orientabide egokienak eta anitzenak ezagutzea. Horrexegatik Laskorain Ikastolak familien zein ikasle ohien laguntza ezinbestekoa du.

Ikasleen bidelagun izateko aukera duzue, Ikastolari zuen ekarpena egitekoa, hitz batez esateko, IKASTOLAGUNA izan zaitezkete.

Behean duzuen galdetegia betez, Ikastolaren komunitatearen baitan paper garrantzitsua jokatzeko aukera izango duzue. Batxilergoaren bidean jarri diren ikasleen orientazio-plana aberastu asmoz zuengana zuzentzen gara guztiok baitugu zer emana, guztiok baikara Ikastolaguna. Oraintxe arte aritu dira iaz izena eman zuten guraso asko mintegiak eskaintzen (50 guraso) , bai eta lantokietarako bisitak lotzen (13) ere egun batx 2n daudenekin. Orain baina, berriz ekin behar diogu proiektuari Batx1eko ikasleekin.

Eskertuko genizueke honako galdetegi hau erantzungo bazenute, iaz egin bazenuen ere!!

Aldez aurretik, eskerrik asko!