Sahararako janari bilketa

Otsailaren 2an jasoko dute "Tolosaldea Sahararekin" elkarteko lagunek Saharara bidaltzeko jaso dugun janari eta eskola materiala.

Beraz, astelehena bitarte dugu aukera oraindik ikastolara zerbait ekartzeko. Aurten hauek dira biltzen ari diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzat eta helduentzako pixaohialak. Baita ere, eskolako materiala: koadernoak, arkatzak, borragomak, txorroskiloak…..

Eskerrik asko