Haur danborrada

Igande honetan (otsailak 16) danborradako entsaio orokorra izango dugu, goizeko 11etan Trianguloan (euria egingo balu, entsaioa Zerkausian izango da). 

Bakoitzak bere danborra eraman behar du (ez ahaztu gerrikoa eramateaz). 

Danborradako egunean berriz, otsailaren 22an, Geltoki kalean  elkartuko gara arratsaldeko 16:30ean. Ileretan txukun jarri ondoren, danborrada arratsaldeko 17:00etan abiatuko da San Frantzisko pasealekutik barrena.

Datorren astean txapela eta lepoko zapia banatuko dizkizuegu ikastolan. Danborradan, ikastolako umeek galtza txuriak eta txilaba eraman behar dituzte.

Inauterien ondoren, txapela, zapia, danborra eta makilak ikastolara itzuli behar dituzue.

Gurasoen laguntza:

Bai entsaio orokorrerako (igande honetarako) eta bai danborradako egunerako laguntzaile taldea osatu nahi dugu, umeak ileretan txukun joan daitezen, umeren batek laguntza behar izango balu… Zuen laguntza eskaintzea eskatu nahi dizuegu, urkola.anaje@laskorainikastola.eus emailera  idatziaz.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuaz, jaso gure agurra.