Lan eskaintzak Bigarren Hezkuntzan

Laskorain Ikastolak bost irakasle behar ditu Bigarren Hezkuntzan lan egiteko. Etapa horretan lan egiteko irakaskuntza-masterra beharrezkoa da hiru postuetarako. Eskatzen dena:

 

1️⃣ Ingeles filologia, filologia hispanikoa edo klasikoa.

  • Euskaran eta ingelesean C1
  • Batxilergo 2. mailako Gazteleran eskarmentua izatea baloratuko da.
  • Bi lanaldi osatzeko (lanaldi baterako ingelesean C1 ez da beharrezkoa izango)

2️⃣ Frantses filologia edo beste edozein filologia edo itzulpengintza + frantsesean B2, gutxienez

  • Euskaran eta ingelesean C1
  • Lanaldi erdia

3️⃣ Fisikan gradua, ingeniaritza mekanikoa edo gradu tekniko bat

  • Euskaran C1
  • Ingelesean C1 izatea baloratuko da
  • Hezkuntza-mailako teknologiaren berrikuntzan eskarmentua izatea baloratuko da.
  • Bi lanaldi osatzeko

 

Ikasketa horiek badituzu, eta gurekin lan egin nahi baduzu, bidali curriculuma laskorain@ikastola.eus helbidera (jasoko diren azken eguna: uztailak 12).