Merkatu Txikiaren ordez

Duela 25 urte Merkatu txikia ekimena martxan jarri genuen, eta geroztik urtero antolatu izan dugu. Gure helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzea eta Gobernu Kanpoko Erakunde batzuen proiektuak finantzatzeko dirua lortzea da.

Aurtengo egoera dela eta, ezinezkoa ikusten dugu orain arte ezagutu dugun Merkatu Txikia antolatzea, baina Gobernuz Kanpoko Erakundeen beharrak ez dira murriztu, eta beraz gabonen inguruan zerbait antolatzea gustatuko litzaiguke.

Egia da osasun egoera okertzen bada, beharbada azkenean ezingo dugula ezer antolatu, baina ideia berriak jaso nahiko genituzke, eta zerbait egingarria egitea posible bada, aurrera eramango dugu.

Eskertuko genizueke zuen ideiak, burutazioak, laskorain@ikastola.eus helbidera bidaltzea. 

Astindu dezagun burua!