Altxorraren bila

Sakrametinoetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu Euskararen eguna ospatzeko.

Familiei kriseilu baten marrazkia bidali zitzaien, etxean kriseilua margotu eta euskarak zer garrantzi duen beraientzat esaldi batean idatzi behar zuten.

Abenduaren 3an, kriseiluak gelara ekarri dituzte, denon artean irakurri eta hauekin kanpo espazioa apaindu dugu.

Ikastolan, abenduaren 3an, Argitxoren urteak ospatzen ditugu eta Argitxo handi bat margotu dugu gelan jartzeko.

Ondoren, altxorraren bila jolasa egin dugu eta bilaketa luze baten ondoren, Argitxok utzitako opariak aurkitu ditugu. Ummm ze goxoak zeuden Patxintxiak eta zeinen polita etxera eramateko talde argazkiak.