Laskorain Ikastolatik

Aurtengo ikasturteak berarekin ekarri du eraldaketa beharra. Ikastolan ez ezik, baita Ikastolatik at ere. Hori horrela, egungo egoera latz honetan beharrik handiena izan dezaketenei elkartasuna adierazi nahi die Laskorain Ikastolak. Ohikoa izan dugun Merkatu Txikia, beraz, eraldatzera gatoz, baina edonola ere, elkartasuna izango da helburu.

Ikasleek errealitate anitzak ezagutzeko aukera izan dute bertatik bertara, izan ere, egunotan izan ditugu eta hurrengoetan ere izango dira gure artean hainbat Gobernuz Kanpoko Erankunde haien proiektuen berri ematen. Hona hemen bertaratu diren edo bertaretzeke dauden elkarteak:

HH :TOLOSALDEA SAHARAREKIN

LH 1-2: TOLOSALDEA SAHARAREKIN

LH 3-4: BALTISTAN FUNDAZIOA

LH 5- ZUTANI

LH 6-KELLESENSA

DBH 1-MATIZ ELKARTEA

DBH 2-3: ZAPOREAK

DBH 4-GIZALDE GIPUZKOAKO BOLUNTARIOTZA

BATX 1- AITA MARI (Salvamento Maritimo)

BATX 2 -GIZALDE GIPUZKOAKO BOLUNTARIOTZA+ CARITAS       GIPUZKOA

Herritik eta herriarentzat aritu gara eta arituko gara. Erronka, ondorioz, honako erakundeekin elkarlanerako ahalik eta bilketarik handiena lortzea izango da. Hiru izango dira lagunduko ditugun elkarteak (GIZPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA,GIPUZKOAKO CARITAS eta ZAPOREAK) , baina elkartasun keinua jende askori iritsiko zaiolakoan, datozen egunetan ikasleak (familiak,gurasoak,aiton-amonak,...)  honakoak Ikastolara ekartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

  • Arroz luzea
  • Txitxirioak
  • Dilistak
  • Babarrunak
  • Makarroiak
  • Atuna eta sardina latan
  • Oliba olioa
  • Espezieak (piperbeltza, piperbeltz zuria, kominoa, curry-a...)
  • Esne hautsa
  • Barrita energetikoak
  • Toallak
  • Galtzerdiak
  • Maskarak (Covid-19)
  • Gel hidroalkoholikoak

 

 

 

  • Olioa
  • Galletak
  • Pardelak + haur jana
  • Azukrea
  • Kakao hautsa
  • kontserbak

 

Edonola ere, lehen eskualdean eragin asmoz, jakizue Tolosako Kultur Etxean (beheko solairuko Aretoan) izango dela bilketa herritar ororentzat honako egun eta ordutegian:

  • Abenduak 19,26  (larunbatak) 10:00-13:00  eta  17:00-19:00 bitarte
  • Abenduak 20,21,22,23,26 : 17:00-19:00 bitarte

Badator, badator,.......LASKORAIN IKASTOLAtik, ELKARTASUN UFADA!!!!!