Begirale ikastaroa

Ikastolen Elkarteak begirale ikastaroa eskainiko du  ikastolan.

310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaro hau batxillerreko 2. mailako ikasleentzat da. Gelako aurkezpenean adierazi bezala, ikastaroa bi urteetan burutzen da,  2022ko urtarrilean hasi eta 2023ko maiatzean bukatuz. Mezu honetan atxikita dituzue Aisiola begirale eskola eta ikastaroaren aurkezpen txiki bat eta kartela.

Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Lanbidek emandako HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA izeneko 2.mailako gaitasun ziurtagiria titulu ofiziala jasoko dute. Halaber, Eusko Jaurlaritzak emandako “HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO BEGIRALE DIPLOMA” ere eskuratuko dute.

Izen-ematea zabalik dago eta urriaren 4era bitarte dago matrikula egiteko aukera. Izena emateko klikatu ondorengo helbidean: https://zirimola.eus/node/add/aisiola-matrikula 

Informazio gehiago nahi izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi dezakezue edo 943 44 51 08 edo 943 445108 telefono zenbakira deitu.

Animatu eta parte hartu!