Laskoraingo

Aste honetan Bixente Gorostidi eta Haritz Mujika bertsolariak izan ditugu LH 3.zikloko ikasleekin.

Ikasleak oso gustora aritu dira gai-jartzaile modura eta bertsoak entzuten.

Eguerditan bertso-eskola izango dugu ikastolan, eta interesatuta egonez gero, ondorengo izen-emate orria bete behar da.

Ea ba ikasle asko animatzen diren eta bertso eskolan izena ematen duten!

 

Hizketan aritzeko

baduzunez maila,

bertsotan hastea da

hurrengo pantaila.

Lagunartea denez

gure abantaila

konturatuko zara

ez dala hain zaila