Indarkeria matxista saihesteko

Indarkeria matxista saihesteko formakuntza jaso dute Batx 1eko ikasle guztiek.

Gizarte moduan aurrera goazen arren, indarkeria matxista bada oraindik gure bizitzen parte eta traba, ikasle askoren gurputz eta bizitzak gurutzatuz. Badakigu indarkeria matxistarekin bukatzeko egin beharreko lana handia dela, eta saio hauekin ezin izango dugula gure inguru guztia aldatu, baina bai behitzat ikasle batzuen kontzientzia eta beldurrak.

Aurrekoa kontuan izanik, ikasgela bakoitzarekin bi saio egin ditugu. Lehen saioa mistoa izan da, eta bigarrena, ordea, neska eta mutilak banadurik.

Lehen atalean erabiltzen dugun metodologia aurkezpen parte-hartzailearena da, 0ndoren aipatutako gaiak lantzea eta modu interaktibo batean jasotzea eta barneratzea garrantzitsua delako. Horregatik, aurkezpenaz gain, galdera-erantzun formatua erabiltzen da. Orokorrean, esperientziak, gazteen parte-hartzea bermatzen du. Ondorengo edukiak landu ditugu saio bakoitzean.

- Zer da indarkeria matxista?Nola eragiten digu?

- Emakume eta gizonezko eredu estandarrak auzitan jartzea.

- Gorputz eta edertasun kanonak .

-Maitasun erromantikoa eta harreman toxikoak.

-Heteroarautik kanpo Beste eredu batzuk lantzen.

Bigarren atalean neska eta mutilak banatuta egiten dugu, talde bakoitzarekin lanketa berezitua egiteko asmoz, finean, indarkeria matxistaren ondorioz multzo bakoitzak dituen bizipenak oso ezberdinak direlako. Saio hau oso dinamikoa izaten da, horretarako tresna metodologiko ezberdinak erabiliz,

Neskekin lantzen diren edukiak:

Neskekin egiten den lanketaren oinarriak bi dira: eraso sexistak identifikatzen ikastea eta nesken arteko ahizpatasuna indartzea.

Horretarako, hainbat dinamika lantzen dira. Batetik, bizitako, ikusitako edo entzundako eraso sexista/sexualak/matxistak eraso bezala identifikatzea da helburua. Horretarako, emakume eta nesken ahotsari zilegitasuna eta garrantzia ematen ahalegintzen gara. Bestalde, haien arteko konfiantza sareak eta ahizpatasuna indartzea da helburua, horretarako elkarren ahotsa entzun eta indartzeko dinamika bat egiten da.

 - Sarrera. Lehen zati honetan hainbat oinarrizko kontzeptu lantzen dira. Hala nola, indarkeria egiturazkoa dela zehazten da, beldurraz mintzatzen gara, indarkeriaren espropiazioaz... haien errealitatera jeitsiz.

- Talde identifikazioa. Komunikabideetan edo inguruan, egunero entzuten ditugu berri eta kasuez hitz egiten dugu, eta berri horiek entzutean nola sentitzen garen hausnartzen dugu. Alegia, gertu sentitzen ote dugun ala “ez doa nirekin” sentitzen ote dugu.

- Talde txikietan lanketa. Ondoren, talde txikietan jarri eta inguruan ikusi edo bizi izan dituzten indarkeria matxista kasuak identifikatzea eskatzen zaie. Ariketa honen bidez, modu praktiko batean indarkeria matxista identifikatzea lortzen dugu eta haien esperientzian kokatzea. Normalean, neska guztiek bizi izan dituzte indarkeria egoerak, baina ez dituzte identifikatzen. Lehenengo formakuntzaren eta honetan egindako sarreraren ondoren, gai dira beren egunerokoan indarkeria kasuak identifikatzeko.

- Taldean landutakoa partekatzea .Taldean landu eta beren artean komentatu dituzten kasuak denen artean komentatzen dira. Oso sensiblea izaten da momentu hau, eta haiek nahi dutena komenta dezakete, eta nahi duten arte. Kontatzen dituzten esperientziak entzun eta haien arteko elkarrizketa sustatzen da.

- Ahizpatasuna. “Sinisten dizut” dinamikaren bitartez lantzen da hau. Neska gazteek, erasoez gain sentitzen duten pisu handienetako bat bakardadea edo babes eza da. Hortaz, laguntasunetik at, elkar babestea eta sinistea helburu duen haizpatasuna lantzen dugu.

Mutilekin egiten den lanketa:

Mutilekin lanketaren helburu nagusia bakoitzak duen botereaz jabetu, hori nola erebili izan duten aztertu, eta zerbait aldatzen hasteko kontzientzia bat sortzea izaten da. Saio hau ere oso dinamikoa izaten da erabiltzen den metodologia dela eta.

- Genero rolen eraikuntza. Ezinbestekoa da generoa perspektiba orokor batetik kokatzea, horren baitan ematen diren botere-harremanak ulertu ahal izateko.

- Feminismoaren oinarriak eta heteroaraua. Bertan, feminismoaren zenbait oinarri eta zenbait topiko landu eta deseraikitzen ditugu, borroka ulertu, eta gizon moduan egin daitekeen ekarpenaz hitz egiteko.

- Indarkeria eta erasoak. Gizon gehienek ez dute haien burua zapaltzaile edo erasotzaile moduan identifikatzen gehienetan, alde batetik eraso agerikoenak soilik identifikatzen ditugulako indarkeria moduan, eta bestetik, erasotzailearen figura karikaturizatu egin delako. Helburua ez da epaiketa bat egitea baizik eta erasoen birjabetze bat, gizon bezala eragiten den indarkeriaz jabetzeko.

Pornografiaren eragina bortxaketaren kulturan. Urteetan zehar tabu handi bat izan den arren, pornografiaren presentzia eta kontsumoa handi da gazte zein helduetan. Ez dugu, ordea, pornografia kriminalizatu behar, beste herramienta bat besterik ez da, baina egungo pornografia eredu sexista desglosatu eta desmitifikatzea ezinbestekoa da harreman eredu osasuntsu eta errespetuzkoak eraikitzeko.

-Neskekiko jarrerak. Beharrezkoa da neskekin dituzten jarrerak modu kritiko batean identifikatzea eta onartzea; dituzten estereotipoak eta funtzionatzeko moduak aldatu, eta modu osasuntsuetan harremantzeko.

-LGTBIfobia gure inguruan. Mutilen koadrila eta espazioetan ematen diren jarrera homofoboak aztertzen ditugu, hausnarketa kolektibo bat egin, eta horrela, koadrila eta espazio horiek LGTBI pertsonentzat erosoak izan daitezen.