Liburutegia

Haur hezkuntzako bigarren zikloan, martxan jarri ditugu lehengo ikasturtean tamalez egin ezin izan genituen bi proiektu,  “Liburutegi txokoa” eta “Ohiko jolasak”.

Liburutegia lehengo solairuko Plazan kokatu dugu eta familiek ekarritako ipuinez eta Tolosako haur liburutegitik mailegatutako liburuez hornitu dugu.

Bestalde, behe solairuko jangelan espazio zabala dugu eta berau erabiliko dugu ”ohiko jolasak” aurrera eramateko.

Bi dinamika hauek tartekatu egingo ditugu denboran, aste batean liburutegia eta bestean ohiko jolasak egingo ditugu. 3, 4 eta 5 urteko haurrek parte hartzen dute liburutegian eta 4 eta 5 urtekoak ohiko jolasetan.

Esperientzia oso aberasgarria izaten ari da eta gustura gaude egiten ari garenarekin.