Tolosako liburutegian

LH 5eko ikasleak Tolosako haur liburutegira joan dira "Alizia herrialde miresgarrian" liburuaren inguruan Galtzagorri elkarteak antolaturiko ekintza batean parte hartzera.

Bertan eszenografiaz beteriko txokoetan elkartu dira eta jolas desberdinak egin dituzte.

Ekintza honen helburuak "Alizia herrialde miresgarrian" liburua ezagutzea, irakurtzeko zaletasuna sustatzea, umore linguistikoa lantzea, eta moralaren eta jendartean ezarrita ditugun arauen inguruko hausnarketa bideratzea izan dira.