Mugikorraren erosketa

Abenduaren 1ean mugikorraren inguruko tailerra izan zen Miren Rosekin, eta Lehen Hezkuntzako 4-5-6. mailako familiek parte hartu zuten. 

Tailer honetan, mugikor eta sare sozialek aurrenerabeengan izan ditzaketen eragina eta arriskuak aztertu ziren. Zarauzko ikastolan familiek martxan jarri zuten ekimena aurkeztu zuen, pentsaera bereko familiek indarrak batu eta mugikorraren erosketa atzeratzeko helburua zuena.

Ikastolan ere, horrelako talde baten sortzearen inguruan jaso dira hainbat eskakizun eta saioaren amaieran talde hau osatzeko emailak bildu ziren. Helburua, praktika onak partekatu eta mailako akordioak lortuko dituen talde bat sortzea izango litzateke.

Taldea martxan jartzeko ikastolak Mirenen laguntza eskainiko luke bidelagun bezala. Mundu guztia dago gonbidatuta parte hartzera eta taldean sartzeko interesa duzuenok ondorengo formulario hau bete dezakezue.

Animatu zaitezte!