Amets Arzallus

DBH 3ko ikasleek Miñan liburua irakurri berri dute, Ibrahima Balderen bizitzaren kronika, Gineatik Euskal Herrira egin zuen bidaia biltzen duena. Horren harira, asteartean, Amets Arzallusen bisita izan genuen Laskorain Ikastolan. Ikasleen galderei erantzunez, besteak beste, liburuaren sortze prozesuaren inguruan, Ibrahimaren gaur egungo egoeraren inguruan edo migratzaileei laguntzeko Harrera Sareek egiten duten lanaren inguruan aritu zitzaigun bertsolari lapurtarra.

Saioei amaiera bertsoaren bidez eman zien:

Egun batean Tolosan gerta bazintez adiskidea,

gure babesa hartu ezazu erraz dakizun bidea.