Sahararen berri

Aste honetan Tolosaldea Sahararekin elkarteko Eli Eizagirre izan dugu Sakramentinoetan. Bertako errealitatea zein den isladatzeko, bideo labur batzuk eta egoera ezberdinak aurkeztu dizkigu.

Bost urteko eta LH 1 eta 2ko lagunak erne egon dira eta galdera ugari egin dituzte.  Modu argian, adinari egokitutako azalpenekin, haurren jakin-mina piztea lortu du.

Iaz bildutako elikagaiak ezin izan zituzten Saharara bidali, baina aurten iritxi dira eta horren irudiak ere erakutsi dizkigu. Datozen hilabeteetan janari bilketa egingo dute berriro eta ikastolan bertan bilketa gune bat jarriko dugu.

Mila esker Eli zure esperientzia gurekin partekatzeagatik. Zorionak egiten duzuen lanagatik!