Zorionak

Urtero legez, aurtengoan ere aritu dira gure ikasleak euskara komikietara eramaten. Galtzaundiren eskutik Galtzakomik lehiaketara aurkeztu diren lanetatik sariak etorri dira Laskorain Ikastolako zenbait ikasleren eskura. Bejondeizuela!!

Galtzakomik euskarazko komikigintza sustatzea helburu duen egitasmoa da.
 
13-16 urte bitartekoen artean:
 
2.saria: "Egun goibel bat" Eider Beraza, Irati Cristobalena, Maddi Gastesi (Saria 100 euro + komiki bilduma)
 
Aipamena: "Surflari baten bizimodua" Jon Andueza
 
Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira abenduaren 17tik 30era, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.